XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur miatuko du Le Vert epaileak Bidarteko arma fabrika

BAIONA

Laurence Le Vert epaile frantziarrak Bidarten (Lapurdi) atzemandako arma fabrika miatuko du gaur, hamabost egunez itxita eduki ondoren.

ETAren arma eta lehergailu fabrika otsailaren 14ean aurkitu zuen Frantziako Poliziak, eta bertan armak eta lehergailuak prestatzeko osakiak eta tresneria zeuden.

Arma fabrikak berrehun metro karratu zituen, eta Pierre Fagant aeronautika mekanikariaren etxearen azpian zegoen.

Fagant arma fabrika aurkitu baino bi egun lehenago atxilotu zuen Poliziak Gorospe Lertxundirekin batera.

Fabrika aurkitu eta gero itxi egin zuten, eta orain arte Le Vertek ez du miaketa egiteko agindua eman.

Atzeman zutenean ETAren arma fabrika hau artean martxan zegoen eta bi egun lehenago bi kidek aldegin zuten bertatik, polizi iturrien arabera.